XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), aldi berean politika egiteko erak, ezker abertzalearen ezarpena eta marko instituzionalak desberdinak dira.

Beraz desberdintasun hauek guztiak errespetatuz, oso bide luzea dugu aurrean kuestio komunetan lan egin ahal izateko.

Lan eremu komunak aurkitu behar ditugu gainera asko dira, eta ezker abertzalean, ez bakarrik erakunde politiko gisa, ezin duguna da lau indar politikoen artean akordioa egin eta esatea honekin konpondua dago historikoki bizi izan dugun urrunketa, batasun prozesu batean gaude; hori faltsua da.

Muga gainditu nahi baldin badugu, ezker abertzalean, eremu politikoaren arlo guztietan pinoi bera jarri behar dugu lanean.

Ez da bakarrik kupulak akordio batera iristea, oinarrian lan egin behar da, kultur harremanak, harreman ekonomikoak bultzatu, horregatik Ucinekin sortu zen iskanbila, planteamentu horiek, interes kapitalistak egon baziren ere, legitimoak dira.

Iparraldea zer den desmitifikatu egin behar da.

Dena ez da bakanza lekua, Iparraldea problematika sozio-ekonomiko zehatza daukan lurraldea dugu, politika turistiko jakin bat daukana, egoera linguistiko larri batekin, eta hor ematen diren hainbat errealitate eta arazo Hegoaldean ere ematen dira, beraz, horretarako lan eremuak ezarri behar dira.

Zail da hurrengo urteetan hori nola gorpuztuko den zehaztea, hori guztia etorkizun batean derrigorrez egitura politiko batua bihurtuko al da?

Ene irudikoz, egun, hori esatea gehiegi abenturatzea da, oinarrizko helburua hori izan daiteke, baina garrantzitsuena da historikoa izan den urrunketa-enfrentamentu egoera gainditzea, eta ikustaraztea Iparraldea ez dela bakarrik Carrefour, Casino eta dendak...

Gure proiektuak zerbait berezkoa badu, alderdiaren modelo klasikotik alde egitea da

L. Haiek frantsesak badira, gu espainolak...

A.A. Horrela da, guk hori esaten badugu, espainolak deitzen badigute ez dugu ezertan irainduak sentitu behar.

L. Arestian aipatu duzu lau alderdien arteko akordioa.

Hala ere, orain arte egin den lan guztia ez al da lan politikoa izan?

A.A. Horregatik diot ez garela kupulen arteko egituretan gelditu behar, kasu honetan ezker abertzalearenak.

Oinarrian egin behar da lana, kultura mailan ez bakarrik urtean behin Baigorrira joatea, Basauriko elkarte batekin eduki ahal ditugun harremanak, Ipar Euskal Herriko lurralde batekin egin daitezkeela planteatu behar dugu.

Garrantzitsuena gogoeta hori praktikara eramatean datza.

Nafarroaren kasuan garai batean mugaz bi aldetako udalen artean ziren harremanak berreskuratu behar dira, horretan hainbat faktore historiko izan dira, udal horietan PSOE edota eskuina sartzean kontzientzia hori galduz joan da.

1977-82 urte bitartean egun baino kultur harreman handiagoak ziren Nafarroa Beherearekin, edo besterik ez bada mugatua gelditu da.

Hori bultzatzean aberria ari gara eraikitzen.

L. Oldartzen ponentzia izanen da eztabaidaren oinarria.

Honen testuan, etengabe aipatzen da eguneroko lana...

A.A. Oldartzenek lan integral baten beharra azpimarratu egiten du, horrek esan nahi du ez daudela lan politikoko eremu estankoak, hau da, lan instituzionala, mobilizapenen arloan, edota HBko jendeak herri mugimenduetan egiten duen lana, lan horren ikuspegi orokorra eduki behar da.

Herri asanbleak dira indartu beharrekoak, ez konpetentzi gehiago emanez, maiztasuna bilatuz baizik

Lana planteatzen denean lan eremu desberdinak daudela kontuan hartu behar da, eta ez dugu pentsatu behar erabaki instituzional bat hartu behar dugula herri mugimenduan gertatzen ari dena kontuan hartu gabe, edota mobilizazio plana burutzea erakundeetan lan egiten ari dena kontuan hartu gabe, osotasun hori, integralitate hori da Oldartzenek planteatzen duen ikuspegi sintetikoa.

Aldi berean, azpimarratuz, azken urte hauetan gehienbat barruko lanak bultzatu direla, egitura militanteak indartu egin dira, udal taldeak sortu.

Beraz, uste izan dugu egitura indartzean herri mugimendua elikatuko genuela, hori aldatu behar den gogoeta da.

Protagonistak bultzatu behar ditugu baina bakoitza bere lan eremuan, eta eguneroko lan horrek, Oldartzenen helburu estrategiko bezala definitzen ditugunekin lotura eduki behar duela.

Ezin dugu herri eraikuntzaren ideia independentzia lortzen den garairako utzi, edota negoziazioa emanen den garaierako, gaur egunetik sustatu behar ditugu jarrera eta planteamenduak eguneroko lan horretan herria eraikitzeko helburu estrategiko horrekin harreman daukatenak, eta hor adibideak jartzen dira, ideia horiekin bat datozen elkarteak sustatzea.

Esate baterako, lanbide heziketako ikastetxeen alorrean atzerapausoak bizi izan dira, euskara mailan berdin, sozio-ekonomian kontzeptu berria azaltzen da, beste esperientzia batzuetatik hartua dagoena, ekonomia identitarioa deitua izan dena.

Gure egitura ekonomikoak sendotzeko ahalegin bezala ulertu behar da aukera itzazu euskal produktuak (...).